Kontsumo Taldea

kontsumo taldea 2

Ogia, gailetak, barazki, fruitu eta arrautza fresko eta ekologikoak banatzen dira astero Oiongo ikastolan.

Kontsumo arduratsua, eta tokiak tokiko produktu ekologikoen alde gaude.

kontsumo taldea 1

Ogia, gailetak, barazki, fruitu eta arrautza fresko eta ekologikoak Oiongo ikastolan. Gure ikastolak kontsumo arduratsuaren aldeko ekimen hau bultzatzen du, tokiko eta ekologikoak diren produktuak guregan ekartzen. Astero banatzen dira, astearte goizean.

Baina... Zergatik sartu gara proiektu berri honetan? Hona hemen arrazoi batzuk:

  • Produktu ekologikoen aldeko apustua egiten dugulako, gure osasuna eta inguru giroa zainduz. Gero eta nabariagoak dira agrotoxikoen eta gaixotasunen artean dagoen erlazioa, eta ez bakarrik kontsumitzaileen osasuna dago jokoan, nekazariena, gertu bizi diren familiena, zelai horietatik pasatako ura edaten duenaren... Guk ez dugu gaixotu nahi eta ez dugu inork gaixotzea gure erruz.
  • Osasuna luxu bat ez delako: zuzenean ekoizleari erosiz gero. Produktu ekologikoak ez dira garestiak !!! Eta gainera zuzenean erosiz gero aurpegia jartzen diogu jandakoari, harremana mantentzen dugu urtaroekin eta naturaren zikloekin.
  • Bertako produktuak kontsumitzeak onura asko dituelako: urruneko produktuak aldiz askotan txirotutako herrialdeen biztanleriaren esplotazioan oinarritzen dira, inposatutako monokultiboak, garraioan gastu energetiko handiak.... Nola hartuko diogu zapore onik urrundik datorren tomate bati, jakin badakigu ekoizleek lan baldintza prekarioetan lan egiten dutela, nazioarteko erakundeek (FMI, BM, OMCE...) beraien herrialdeko gobernuak behartu dituela esportaziorako produktuak inposatzera, nazio arteko enpresak gelditzen direla produktuen diru guztiarekin gosea eta izerdi utziz nekazariei??
  • Gure eguneroko erosketekin gure gizartearen elikagaien subiranotasuna bultzatu dezakegulako, gertuko aniztasunaz disfrutatuz. Horrela, gure inguruan urteetan eta urteetan mantendu diren barietateak babesten ditugu eta, era berean, bioaniztasunaren aldeko apustua egiten dugu.

Ekimen honetan parte hartzen interesatuta bazaudete, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. era idatzi besterik ez duzue egin behar.

San Bizente ikastola. Calle Fueros, 5 01320 Oion. 945-60 12 06 - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.