Euskaraz bizi

Zer da Euskaraz Bizi Proiektua?

Euskararen normalizaziorako eta honen sustapenerako dagoen proeiktua.

Zer da Euskaraz Bizi Proiektua?
Ikastolan jaioa eta ikastoletan etengabe gorpuzten eta hazten ari den egitasmoa da. Bere helburu garrantzitsuena euskararen erabilpena bultzatzea da. Jose Luis Gorostidik jarri zuen abian, eta geroztik, osotzen eta egokitzen doa errealitate eta egoera berrietara.


Zein helburu dauzka?

  • Ikasleak euskal hiztun bilakatzea.
  • Euskara noiznahi eta nonahi erabilia izan dadin euskararentzat erabilera esparruak irabaztea, eta euskaraz bizitzeko aukera eragingarriak sortzea: jolasaldiak, jantokia, eskolaz kanpoko ekintzak, etab.
  • Euskararen erabilera sustatzeko estrategiak aplikatzea: hizkuntza jokabideak sendotzeko edo eraldatzeko estrategiak denok erabili ditzagun bultzatuz.

Zer lortu nahi dugu?
Oinarrizkoa deritzogu haurrengan euskararenganako identifikazio baikorra eta motibazioa sortzeari, beraz, ezinbesteko helburua dugu ikasleak pozik eta identifikaturik egotea, ikastolan, irakasle eta ikaskideekin, lankidetza eta elkartasunean. Hortaz, planteatzen ditugun ekintzak atseginak eta interesgarriak izan dakizkiela garrantzitsuena da. Ez dugu gure ikasleek euskara arlo akademikoarekin soilik lotzerik nahi, erregistro formaletik harago joanez, ahalik eta testuinguru esanguratsuenak eskaini nahi dizkiegu. Arlo ludikoari eta harremanetarako euskarari arreta berezia eskaini nahi diogu.
Zer motatako ekintzak egiten ditugu?
Argitxorekiko identifikazioa, euskal kulturarekin lotura dituztenak (Olentzero, Agate Deuna, euskal inauteriak), herri euskaldunetan egiten ditugun egonaldiak, Euskal Astea, , inauterietako jaialdia, ikasturte bukaerako jaia, Euskararen Nazioarteko Egunerako ekintza bereziak, euskara sustatzen dituzten ekitaldietan parte hartu eta unitate didaktikoak landu, etab.
JAIAK ETA OSPAKIZUNAK
Ikastolan ospatu eta antolatzen diren jaiek, ikasleen formazio prozesuaren osagarri izanik, ikasle, ikasle ohi, guraso, guraso ohi, herritar eta ikasle-irakasleen parte hartzea bultzatuz euskal kulturaren aberastasuna ezagutarazi eta zabaltzea dute helburu.
Euskaraz Bizi taldeak kudeaturik hauek dira, ikastolan antolatu eta ospatzen diren jaialdiak:
EUSKARAREN EGUNA. Abenduak 2 (ofizialki 3 da)
OLENTZERO. Abenduak 22
SANTA AGEDA BEZPERA. Otsailak3 (berez 4a da)
IHAUTERIAK (otsailak 28)
IKASTOLINPIADAK ( maiatza aldean)
EKAINEKO JAIALDIAK ( ekainaren 22an)

San Bizente ikastola. Calle Fueros, 5 01320 Oion. 945-60 12 06 - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.