KEI (Kalitate Egitasmo Integratua)

kei1
KEI, kalitate egitasmo proiektu honetako asmoa, ikastetxe honetan egiten diren prozesu eta pertsonen lanari ahalik eta etekin handiena ateratzea da. Hau da, egunero egiten dugun esfortzua benetan eraginkorra izan dadila

 

kei1
KEI, kalitate egitasmo proiektu honetan 2001/02 ikasturtean lanean hasi ginen, EFQM-n aurretik egindako lanari jarraipen zehatzagoa emateko.
Gure asmoa, ikastetxe honetan egiten diren prozesu eta pertsonen lanari ahalik eta etekin handiena ateratzea da. Hau da, egunero egiten dugun esfortzua benetan eraginkorra izan dadila eta ondorengo abantailak izan ditzala:

  • Irakas-jardueraren hobekuntza, hausnarketaren bidez.
  • Funtsezko prozesuen zehaztapen eta plangintza.
  • Ikastolako langile guztien arteko kohesioa eginkizunari, ikuspenari eta balioei dagokionez.
  • Norberaren gaitasun eta balio profesionalaren onespen handiagoa.
  • Ikastetxearen Idearioaren, Hezkuntza Proiektuaren eta eguneroko irakas-jardunaren arteko adostasun maila handiagoa
  • Pertsonengan antzemandako premia eta itxaropenei erantzun profesionalagoa
  • Ikastetxearen prestigio hobea epe labur eta ertainean.
  • Familien asetze maila handiagoa.
  • Familien inplikazio handiagoa.
  • Aurreko guztia lortzeko, hasieran ikastetxeko bizitzaren sei eremuak: erakundea, antolakuntza egitura, elkarbizitza, tutoretza eta orientazioa,curriculuma, familia eta ingurua kalitate adierazleen bidez aztertu eta autoebaluazio kritikoa egin genuen.
  • Hobekuntza arloak behar den bezala jorratzeko, hurrengo lau ikasturterako den plan estrategiko hau diseinatu dugu. Hona hemen Eginkizuna eta Ikuspenak diotena:

Eginkizuna:
Ikastolak euskara nagusi egingo du, bere formakuntza prozesuan komunikazio hizkuntza arrunta bilakatu dadin. Aldi berean, bere eginkizuna irakaskuntza arloa izanik, Hezkuntza, ikaslearen pertsonaren erabateko prestakuntza bezala ulertuko du.
Hori lortzeko langile guztiak, euskal kultura eta hizkuntzaren transmisioa, garapen eta sendarpenaren konpromisoa hartuko dugu. Sendi, ikasle zein irakasleen inplikazioa ikastolaren egitasmoetan bultzatzaile izango da, talde lana, elkarrizketa, tolerantzia eta solidaritatea baloreetan oinarriturik jokaera demokratikoa garatzeko.


Ikuspena:
Ikastola ahaleginduko da guretzako garrantzitsuak diren baloreak, euskalduntasuna barne, eta elkarbizitzarako irizpide eta printzipioak, ikastolan lantzen, ikasleen inguruan, etxeetan, lagunen artean, eragina izan dezaten. Hauek elkar harremanetan eragin positiboa izango dute.
Ikastolak bilakaera demografikoari aurre egiteko ahalmena izan beharko du, gizartearen eskariari erantzuten eta errelebo generazionala kaptatuz.
Hausnarketa eta gogoeta ezinbestekoak izan dira prozesu honetan. Hauei esker gure ikastetxearen alde positibo eta negatiboak eta gure beharrak hobeto ezagutu ditugu. Ondorioz, aurretik aipatutako Eginkizunean eta Ikuspenean markatzen diren ildo estrategikoak jarraituz lau urtetarako Plan Estrategikoa osatu dugu.


Plan hau urtero ikastolako Urteko Planean eta Gestio Planean islatu beharko da eta ikasturte bakoitzaren amaieran ebaluatu eta beharrezko doikuntzak, aldaketak eta gehikuntzak egin beharko dira etengabeko hobekuntzak hala eskatzen duelako.

San Bizente ikastola. Calle Fueros, 5 01320 Oion. 945-60 12 06 - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.