• Hasiera
  • Zerbitzuak
  • Kontsumo taldea

kontsumo taldea

Ogia, gailetak, barazki, fruitu eta arrautza fresko eta ekologikoak Oiongo ikastolan.

Duela gutxi martxan jarri dugu gure ikastolan ekimen berri bat, astelehenero Alfaroko nekazari batek ekartzen dizkigu ikastolara familiek eskatutako barazkiak: gertukoak eta ekologikoak....

Duela gutxi jarri dugu martxan eta sekulako harrera izan du familien artean, berehala 45 familia apuntatu ginen eta jada produktu guzti hauetaz ari gara disfrutatzen.

Funtzionamendua oso sinplea da, astero gure nekazariak zerrenda bat bidaltzen digu aste horretako produktuekin eta familia bakoitzak bere eskaera egiten dio epostaz. Gero astelehenean ekartzen dizkigu kutxa guztiak eta bakoitzak berea hartzen du.

Nola parte hartu?

1.- Apunta zaitezte taldean email bat bidaltzen Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. -era
2.- Ostegunero galdetegi bat jasoko duzue aste horretako eskaintzarekin. Bete nahi duzuena eta bidali.
3.- Astelehenero Juan Carlosek barazki kutxak ekarriko dizkigu ikastolara, eta asteartero Alfonsok ogia ekartzen digu. Ikastolatik pasa behar zaitezte hartzeko.

Zergatik sartu gara proiektu honetan? Hona hemen arrazoi batzuk:


• Produktu ekologikoen aldeko apustua egiten dugulako, gure osasuna eta inguru giroa zainduz. Gero eta nabariagoak dira agrotoxikoen eta gaixotasunen artean dagoen erlazioa, eta ez bakarrik kontsumitzaileen osasuna dago jokoan, nekazariena, gertu bizi diren familiena, zelai horietatik pasatako ura edaten duenaren... Guk ez dugu gaixotu nahi eta ez dugu inork gaixotzea gure erruz.
• Osasuna luxu bat ez delako: zuzenean ekoizleari erosiz gero. Produktu ekologikoak ez dira garestiak !!! Eta gainera zuzenean erosiz gero aurpegia jartzen diogu jandakoari, harremana mantentzen dugu urtaroekin eta naturaren zikloekin.
• Bertako produktuak kontsumitzeak onura asko dituelako: urruneko produktuak aldiz askotan txirotutako herrialdeen biztanleriaren esplotazioan oinarritzen dira, inposatutako monokultiboak, garraioan gastu energetiko handiak.... Nola hartuko diogu zapore ona urrundik datorren tomate bati jakin badakigu ekoizleek lan baldintza prekarioetan lan egiten dutela, beraien herrialdeko gobernuak behartuak izan direla nazioarteko erakundeengatik (FMI, BM, OMCE...) esportaziorako produktuak inposatzera, nazio arteko enpresak gelditzen direla produktuen diru guztiarekin gosea eta izerdi utziz nekazariei??
• Gure eguneroko erosketekin gure gizartearen elikagaien subiranotasuna bultzatu dezakegulako, gertuko barietateaz disfrutatuz. Horrela gure inguruan urteetan eta urteetan mantendu diren barietateak babesten ditugu eta bioaniztasunaren aldeko apustua egiten dugu.

Galdetegiak:

Gogoratu barazkiak igandeko 22:00ak arte daukagula eskatzeko eta ogia eskatzeko epea asteleheneko 18:00ak arte dela:

Enkarguak jasotzeko:

Enkarguak ikastolako eraikuntza urdinean jasotzen dira. Barazkiak eta ogia astearteko 12:00 etarako izanen dira ikastolan.
Enkargu bakoitzarekin batera zorro bat eta zuen izena duen ticket bat  aurkituko duzue. Ordaintzeko sartu dirua eta ticketa zorroan eta postontzian gorde dena.

Informazio gehigarria:

Ogia: Cumpanis okindegia Hemen ikusi dezakezue eskaintzen dizkigun produktuen deskribapena hemen.

Harrematzeko: 941 20 63 84 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Barazkiak: La Casilla ecológica. 645489031 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

San Bizente ikastola. Calle Fueros, 5 01320 Oion. 945-60 12 06 - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.