Lehen urratsak
Hits: 4449
Bernardo Atxaga izengoitiz, agiri ofizialetako izen-deiturez Jose Irazu Garmendia[1] —lagunartean, Joseba— (Asteasu, Gipuzkoa, 1951ko uztailaren 27), euskal idazle entzutetsu eta nabarmena da, Euskal Herrian nahiz nazioartean. Bereziki 1988 urtean plazaratu zuen Obabakoak ipuin-bilduma izan zen ospea eman zion lana, hainbat hizkuntzatara itzulia izan dena. Geroztik egungo euskal literaturaren erreferentzia nagusi bilakatu da, bereziki atzerrian, hainbat sari jasoz. Eleberria, ipuina, saiakera eta, neurri apalagoan, olerkigintza, antzerkia eta gidoigintza jorratu ditu. Haur literaturako lan ugari egin ditu. 2007 urtetik euskaltzain osoa da.