Oscar Wilde hil eta hamabi urte geroago, haren maitale handiena izandako Lord Alfred Douglasek Wilderen De profundis idazlan ezagunaren pasarte lazgarria batzuen berri izan zuen. Haietan, Wilde handiak lord gazteari presondegira eraman zuen hondamendiaren errua egotzi, eta idazten ez uztea eta berea bere diru guztia gastaraztea aurpegiratu zion.
Espero zitekeenez, Lord Alfred douglas biziki haserretu zen, "gezur pila galanta" omen zenaren aurrean. Suminduta, bere egia kontatu eta zabaldu nahi zuen. Haserraldi haren emaitza da Oscar Wilde eta biok, lehenbiziko aldiz 1914an argitaratu zena. Oscar Wilderen biografoek dagoeneko askotan adierazi dute bi aldeetan ikusi behar dela egiaren zati bat. Ziur aski hala izango da.