Hits: 3752
Iban Zaldua González (Donostia, Gipuzkoa, 1966ko otsailaren 18a - ) euskal idazlea da, ipuin arloan nabarmena. Euskaraz eta gaztelaniaz idazten du. Historialaria ere bada. Gaur egun Gasteizen bizi da. Halaber, "Volgako Batelariak" izeneko blog literarioaren partaide nagusietakoa da. 2012 Euskadi Gazte Literatura eskuratu du Iban Zalduak "Azken garaipen" komikiari esker.