Nortzuk gara
Funtsezkoa bi oinarrik ematen diote gure San Bizente Ikastolari berezko nortasuna. Alde batetik , San Bizente Ikastola gurasoen Kooperatiba da, elkarte autonomoa,gurasoek zuen borondatez osatu duzuena, zuen seme alabei kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko, kudeaketa demokratiko eta garden baten bitartez.
Funtsezkoa bi oinarrik ematen diote gure San Bizente Ikastolari berezko nortasuna. Alde batetik , San Bizente Ikastola gurasoen Kooperatiba da, elkarte autonomoa,gurasoek zuen borondatez osatu duzuena, zuen seme alabei kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko, kudeaketa demokratiko eta garden baten bitartez. Bestetik, ikastetxe bat izanik, kalitatezko zerbitzua eskaintzea da : Ikastola honen helburu nagusiena 0-16 urte bitartean.
San Bizente ikastolaren KALITATEAREN definizioa (2011)
San Bizente Ikastolan baloreetan oinarriturik dagoen hezkuntza integrala da kalitatea, bereinguru hurbilean txertatua eta Euskal Herria ardatz nagusia duena. Hezkuntza integral horretan, helburuak garbiak eta adostuak izateaz gain, hura aurrera eramateko eta ikastolak irudi erakargarria izan dezan, irakasleen prestakuntza etengabea eta profesionaltasuna bultzatzen ditu; aldi berean, langileen arteko giro onari eta eraginkortasunari garrantzia ematen zaie.
Hau guztia aurrera eramateko, hots: prozesuaren kudeaketa egokirako, Hezkuntza Komunitatearen estamentu guztien partaidetza bultzatu eta bermatuko duen lidergo garbia premiazkoa da.
Bi ezaugarri hauek ematen diote gure San Bizente Ikastolari bere berezko nortasuna: Ikastetxe euskalduna, integratzailea, akonfesionala, hezkidetzagilea, metodologia partehartzailea eta kudeaketa irekia eskaintzen diogu Oiongo eta inguruko familia guztiei bere giza eta adinen garapen osoa lor ditzaten.
- 1. EUSKALDUNA, Euskal Herriko hizkuntza eta kultura oinarri, euskara ezagutzeaz gain, ikasketak euskaraz egiteko aukera eskainiz eta euskara hizkuntz komunikatiboa bihurtu bizitzarako, euskal kultura eta gizartea erreferentziatzat hartuta, ohiturak, ezaugarriak, arazoak, beharretan, etab. oinarrituz.
- 2. INTEGRATZAILEA maila ezberdinetan: gizarte mailan egon daitezkeen desberdintasun guztien gainetik hezkuntza euskalduna eskaintzea inolako eragozpenik jarri gabe. Ekonomikoki aukerarik ez duenari laguntza eskainiz, ezberdintasunak orekatuz, berezitasunak kontuan hartuz, joera klasistak gaindituz. Jatorriaren araberako bereizketarik ez egiteaz gain, euskal heziketa berbera eskaintzea, ikasleek euskaldun zein erdaldun jatorri eta kultura izan arren. Ahalmen fisiko eta psikikoak garatzeko eskaintza dituena, giza zein materialak, hesiak eta eragozpenak hautsiz, aniztasunari erantzunez.
- 3. AKONFESIONALA, irekia eta erlijio ezberdinekin begirunez, jokatzen duena, ideologikoki anitza izanik, San Bizente Ikastolak eragile guztien (guraso, ikasle, irakasle, langile...) erlijio sinesmenak eta adierazpen politikoak errespetatzen ditu, ikasleari ahalik eta informazio objektiboena emanez.
- 4. HEZKIDETZA, neska eta mutilei hezkuntza berdina eskainiz. Gizon eta emakumeen ezberdintasunetako mitoak gaindituz eta emakumearen diskriminazioa kentzearen alde ekinez.
- 5. METODOLOGIA PARTEHARTZAILEA bultzatu, hau da, praktikan oinarritzen dena: bizitasunez irakatsiz eta ikasiz; esperimentazioan oinarrituz (bizi > esperimentatu > irudikatu); eragile guztien inplikazio zuzena indartuz, ikasleena bereziki; pentsaerak eta sentierak adierazteko askatasuna bermatuz.
- 6. KUDEAKETA IREKIA, funtzionamendu zabal, bizkor eta dinamikoa bermatzen duena eta autonomia konpartitua bultzatzen duena, hau da elkarrizketa, partaidetza, erantzukizuna eta gardentasuna erabakiak hartzerakoan eta betetzerakoan. Irakasle taldeak eremu pedagogikoari lehentasuna emanez, etapen autonomia eta etapen ikasketa-buruen koordinazioa bermatuz, etapen berezitasunak errespetatuz, etorkizunari begira proiektuak aurreikusiz,...
- Ikastolako Batzordeek parte-hartze bideak irekiz, eragile guztiak koordinatuz, hauen partaidetza sustatuz eta motibatuz, hautabide demokratikoak bermatuz.
- Administrazioa eta beste erakundeekin euskalduntzeko planak bultzatuz, hezkuntza eskariari erantzunez, baliabideak, errentagarritasunez erabiliz,...