No cover
Category: 8A Euskal Literatura
Editor: Elkar
ISBN: 978-84-9783-546-6
Library: Liburutegia
Location: Liburutegia
Year: 2007

Hits: 2680

  / 0
PoorBest 

Review

Written by Super User

Felipe Juaristi (Azkoitia, Gipuzkoa, 1957ko ekainaren 12a - ) euskal idazlea da. Halaber, 2010eko irailetik Euskadi Irratiko zuzendaria da. Literaturako hainbat euskal testu erdaratu ditu, gaztelaniara.[1]

Kazetaritza ikasketak egin zituen Madrilen eta komunikabide ugaritan aritzen da, literatura kritikari modura. Literatura Gazeta eta Porrot aldizkarien sortzaileetako bat da. Poesiaren arloan egindako lanagatik da batez ere ezaguna; arlo horretan, Lizardi saria birritan jaso du, 1988 eta 1992an. Bere poema bilduma nagusiak Denbora, nostalgia (1985), Hiriaren melankolia (1987) eta Laino artean zelatari (1993) ditu. 90eko hamarkadan haur eta gazteei zuzendutako lanak argitaratu ditu gehienbat, eta alor horretan itzultzaile bezala ere nabarmendu da, nahiz eta oso lotuta jarraitu poesiari, bai bere poesiagintza lantzen, bai poesia irakurtzen edota beste poeta batzuen lanen argitalpenak prestatzen eta itzultzen. Hamarkadaren hasieran eman zuen argitara oraingoz bakarra duen nobela, Arinago duk haizea, Absalon, 1992an gaztelaniaz ere argitaratu zena (Más leve es el viento, Absalón). Genero horri lotua da, halaber, 1996an argitara eman zuen Bordelera liburua. Galderen geografia (1997) poesia liburuarekin Euskadi Literatura saria irabazi zuen 1998an (2000. urtean gaztelaniaz argitaratua, Geografía de las preguntas). Haur eta gazteei zuzendutako liburuen alorrean argitaratu ditu, besteak beste, Tristuraren teoria (1993), urte hartan Lizardi saria eskuratu zuena, Ilargi lapurra (1994), Sagitario (1995) edota Eguzkiren etxea (1998). 2000. urtean bigarren aldiz lortu zuen Euskadi Literatura saria, haur literaturaren alorrean, Animalien Inauteria lanagatik.

Date insert:

San Bizente ikastola. Calle Fueros, 5 01320 Oion. 945-60 12 06 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.