No cover
Category: 8A Euskal Literatura
Editor: Edelvives
Pages: 109
ISBN: 84-263-1708-1
Library: Liburutegia
Location: Liburutegia
Year: 1990

Hits: 4630

  / 0
PoorBest 

Review

Written by Super User

Seve Calleja bizkaitar idazlea da (Zamora, 1953). Hizkuntza eta Literatura irakaslea da Bilboko institutu batean. Poesia eta helduentzako ipuinak idatziz eman zituen lehen urratsak literaturaren munduan. Geroztik, baina, haur- eta gazte-literatura landu du gehienbat, bai sortzaile moduan, bai kritikari edo ikerlari moduan. Hainbat hedabidetan kolaboratzen du, hala nola Bilbao, Platero, CLIJ eta Peonza aldizkarietan, eta Euskadi Irratian, besteak beste. Gainera, Zurgai poesia-aldizkariko erredakzio-batzordeko kidea da.

Haur-literaturari buruzko ikerlanen artean aipagarriak dira La literatura infantil vasca: estudio histórico de los libros infantiles en euskara (1988), Todo está en los cuentos: propuesta de lectura y escritura (1991), Haur literatura euskaraz: lehenengo irakurgaietatik 1986 arte (1994) eta Zer irakurri hura ikasi (1995).

Sorkuntzari dagokionez, gaztelaniaz zein euskaraz idazten du: Bazen behin marinel bat (1986), Hain da triste la vie de touriste (1986), Dado iratxoa (1986), Beheko eskola, goiko eskola (1987), Los ayunos de la reina Ester (1990), Herri ibiltari bat: ijitoak (1993), Isu, haginik ez zuen marraxua (1993), Esklabo zoriontsuen uhartea (1998), Ipuinen lantegia (1999), Cuentos del tren (2002), Aquiles y la tortuga (2004), Hasta aquí nunca llegan los gatos (2005), eta El billete de un millón (2008).

Date insert:

San Bizente ikastola. Calle Fueros, 5 01320 Oion. 945-60 12 06 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.