Liburutegia

Kazabon, Antton

 Kazabon, Antton

Antton Kazabon Amigorena (OiartzunGipuzkoa1954ko ekainaren 25a - ) euskal idazlea da.



Maisu-ikasketak egin zituen. Haurtzaro ikastolan lanean hasi eta 1991 arte aritu zen bertan. 1994 arteko hiru urte hoiek Gipuzkoako Ikastolen Elkartean egin zuen lan Bertsolaritza ikastetxeetan izeneko proiektuan, ikasmateriala sortzen, irakasleak prestatzen eta bertso eskolak koordinatzen. 

Ikasleei irakurtzeko zaletasuna pizteko ahaleginetan, irudiz jositako kontakizun laburrak argitaratzen hasi zen orain dela ia 20 urte. Geroztik genero gehienak landu ditu oiartzuarrak. Narrazioa, poemak, bertsoak...

Guztira 44 liburu kaleratu ditu orain arte, gehienak haur eta gazte literaturakoak direlarik (ikus. bibliografia atalean).

Aipatuez gain, elkarlanean argitaratutako hainbat testu liburu eta material didaktiko. Hala nola, Bertso trena, galaxia eta ostatua,AhozkotasunaTxikitik handiraBertsoz izeneko proiektua...


Publication by same author

Txoria txori

  / 0
Hits: 2486
Comments 0
San Bizente ikastola. Calle Fueros, 5 01320 Oion. 945-60 12 06 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.