Liburutegia

De Coster, Charles

 De Coster, Charles

Charles-Theodore-Henri De Coster (1827ko abuztuaren 27a-1879ko maiatzaren 7a) frantsesezko nobelagile belgiarra izan zen. Bere ahaleginek belgiar literatura nazionalaren oinarriak jarri zituzten.

Munichen jaio zen. Bere aita, Augustine De Coster Liejan jaioa zen. Berau, Municheko aita santuaren nuntzioaren etxean erasoa izan zen, baina laster itzuli zen Belgikara. Charles Bruselaseko banketxean hasi zen lanean, baina 1850ean Bruselaseko Unibertsitate Librean sartu zen. Bertan amaitu zituen bere ikasketak, 1855ean. Zoriontsuen elkartea izeneko talde literario txiki baten sortzaileetako bat izan zen. Talde honetako batek baino gehiagok, literatura goraipamenen batekin amaitu zuen.

De Costerrek, Revue trimestrielle izeneko aldizkarian egin zuen bere debuta olerkari gisa. Aldizkari hau, 1854an sortua izan zen. Prosan eginiko bere lehen ahaleginek Uylenspiegel izeneko egunkariaren sorreran lagundu zuten. Egunkari hau 1856an sortua izan zen. 1850 eta 1858 arteko bere idazlanak Lettres a Ehisa izenekoak, 1894an, idazlea hil eta 15 urtera, Charles Potvinek argitaratu zituen.

Montagne eta Rabelaisren ikaszale gogorra izan zen, eta hauekin kidetu zen frantziar XVI. mendearen bitartez. Bere modu flandriarrak adierazi zituen, eta ezin izan zuen idatzi leialki frantses modernoan. Horregatik, bere lanik onenak, hizkuntza zaharrean idatziko zituela adostu zuen. Flandriar elezaharrak 1857an idatzu zuen bere liburuaren arrakasta, Félicien Rops eta beste lagun batzuen marrazkien bidez areagotu zen. 1861ean, Brabantiar ipuinak izeneko liburua argitaratu zuen, frantses modernoan


Publication by same author

Ulenspiegelen elezaharra

  / 0
Year: 2007
Hits: 2327
Comments 0
San Bizente ikastola. Calle Fueros, 5 01320 Oion. 945-60 12 06 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.