Liburutegia

Christie Agatha

Agatha Christie, jaiotzaz Agatha Mary Clarissa Miller Christie Mallowan, (1890eko irailaren 15a – 1976ko urtarrilaren 12a) idazle britainiarra zen, 66 misterio- eta hilketa-eleberri idatzi zituelako ezaguna. Horregatik Hilketen Erregina deitzen zioten. Hercule Poirot eta Miss Marple pertsonaiak sortu zituen, biak detektibeak, bata profesionala eta bestea zalea, hainbat eleberritan agertzen direnak.

Eleberriez gain, ipuin labur eta antzezlanak ere idatzi zituen. Mary Westmacott goitizenarekin amodiozko eleberriak argitaratu zituen.

Guinness Errekorren Liburuak liburu gehien saldu duen garai guztietako idazletzat dauka, eta William Shakespearekin batera, literaturaren arlo guztietan gehien saldu duen idazletzat. Bibliak bakarrik gainditu du bere liburuen salmenta eta gaur egun munduan gehien itzultzen den egilea da. Bere eleberriak 56 hizkuntza ingurutara itzuli dira.

"The mousetrap" (hots, "sagu-tranpa", gaztelaniaz "La ratonera" izenburua duena) antzezlanak denbora gehien irautearen errekorra du munduan. 1952koazaroaren 25ean estreinatu zen Londresen, eta 2009an oraindik taularatzen jarraitzen dute, 23.000 ekitaldiren ondoren. Antzezlan hau euskaraz ere egin da.

Bere liburu eta ipuin gehienak zinera eraman izan dira; horietako batzuk, behin baino gehiagotan (Murder on the Orient ExpressDeath on the Nile eta4.50 From Paddington). Bestalde, telebistairratibideojoko eta komikietaraere egokitu izan dira.


Publication by same author

Heriotza nilo ibaian

  / 0
Hits: 2410
Comments 0

Hilketa lokartua

 5 / 1
Year: 2007
Hits: 2712
Comments 0
San Bizente ikastola. Calle Fueros, 5 01320 Oion. 945-60 12 06 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.