Liburutegia

Ibarguren Kasiano

 Ibarguren Kasiano

Kaxiano Ibarguren (Antzuola, 1932 - 2002) euskal soinujolea zen. Urterik gehienak Lizartzan eman zituen, horregatik Lizartzako itsua deitzen zioten, gaztetan izandako istripu bat dela medio itsu geratu baitzen. Ondoren ikasi zuen soinua jotzen, akordeoi handia. 2002an hil zen. Erromeria eta ezteietan jotzen hasi zen, baina gero bere kantu propioak sortzeari ekin zion, arrakasta handiz gainera. 1986an atera zuen lehen diskoa, Itsasontzi baten deitua, eta horko bi kanta bazter guztietara zabaldu ziren, 'Itsasontzi baten' eta 'Zorionak' izenekoak, oso jende-eremu ezberdinetara iritsiz: baserri giroko jendearengana, berbena taldeengana, euskara ikasleengana... irratietan eskainitako kantuen tartean ere ia egunero jartzen zituzten. Disko gehiago egin zituen, baina hartutako bidea baztertu gabe: euskal sustraiari lotutako doinuak ziren, kanturako asmatuak edo dantzarako, letrak ere berak egiten zituen, bertsolaria baitzen, baltseak, pasodobleak, boleroak eta abar ederki menderatzen zituen, eta bere sinpletasunean bazuen dotorezi melodiko bat, antzinako kutsu bat. Gainera berrogei urte pasa eman zituen herriz herri erromeriak jotzen, eta bazter guztietan ezagutzen eta maitatzen zuten.


Publication by same author

Kantari naiz bizi

  / 0
Year: 1997
Hits: 2560
Comments 0
San Bizente ikastola. Calle Fueros, 5 01320 Oion. 945-60 12 06 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.