Liburutegia

OLEA, INOZENTZIO

 OLEA, INOZENTZIO

Inozentzio Olea Ariztimuño (Zerain, Gipuzkoa, 1921eko abenduaren 28a - Legazpi, Gipuzkoa, 2010eko azaroaren 12a) bertsolaria eta euskal idazlea zen.

Olea bertsolaria Zeraingo Mendarte baserrian (Gipuzkoa) jaio zen 1921eko abenduaren 28an. Txikitatik jaso zuen etxean bertsozaletasuna amak kantatzen zituen bertso zaharren bitartez. Anaien artean ere zaletasuna zabalduta zegoen eta iturri horietatik edan zuen bertsolari ezaguna izango zenak. Patricio Echeverria lantegian lana aurkitu eta Legazpira joan zen bizitzera; han Floren Agirre zegamarrarekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituen. 60.go bukaeran eta 70.hamarkadan bere bertsoak ezagun egin ziren eta Inozentzio bertsolari txapelketen ohiko pertsonaia bihurtu zen baina ez bertsolariaren paperean, gai jartzaile eta epaile gisa baizik. Garai berean bere bertsoak ohikoak bihurtu ziren Diario Vasco egunkarian Basarrik zeraman sailean. Aldi berean bere kolaborazioak komunikabi desberdinetan agertu ziren: Olertin, La Voz de España, Segura Irratian, Loiola Irratian, Zeruko Argian, e.a. 1966an Euskaltzaindiaren Xenpelar Saria eskuratu zuten "Nere jaiotetxea" bertsoekin; 1965, 1975 eta 1976an bigarren saria eskuratu zuen eta 1972an hirugarrena. 1970.urtean, Antonio Zavalaren eskaerari erantzunez, Goierriko lorak bertso-liburua argitaratu zuen Auspoa bilduman. 1984an esperientzia errepikatu zuen, orduan Otemotxeko arnasa izenburupean. 1994an Bertsolari Egunaren barruan bertzozaleen omenaldia jaso zuen. 1997an eta 2002an bere lan periodistikoen antologiak argitaratu ziren. 2010eko azaroaren 12an Legazpin hil zen; bere errautsak Mendarte baserrian zabaldu ziren horrela idazlearen gogoa betez.


Publication by same author

OTEMOTXEKO ARNASA

  / 0
Year: 1984
Hits: 2558
Comments 0
San Bizente ikastola. Calle Fueros, 5 01320 Oion. 945-60 12 06 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.