Liburutegia

Mintegi, Laura

 Mintegi, Laura

Laura Mintegi Lakarra (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1955eko urriaren 26a) euskal idazlea, irakaslea eta politikaria da. Jaiotzez nafarra izanagatik, txikitatik Bizkaian bizi da, lehenengo urteetan Bilbon eta geroago Algortan (Getxo).

Historian lizentziaduna eta Psikologian doktoratua da. 1981. urteaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da. Saileko zuzendaria izan zen 1999tik 2006ra eta berriz ere 2010etik gaur egun arte. Horrez gain, 2004az geroztik, Euskal PEN Klubaren presidentea da. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an.

Literatur sari batzuk bereganatu ditu, horien artean Azkue Nobela Saria, Donostia Hiria Saria eta Jon Mirande Saria. Beste hainbat saritan epaimahaikidea izan da, hala nola Maria Maeztu narratiba sarian, Joseba Jaka bekan, Rikardo Arregi kazetaritza sarian, Anton Abaddia sarian eta René Cassin Giza Eskubideen Sarian.

Ohiko kolaboratzailea da hedabideetan, hala ikus-entzunezkoetan (ETB, Hamaika Telebista, Bizkaia Irratia, Egin Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Euskalerria irratia eta Euskadi Irratia), nola idatzizkoetan ere (Anaitasuna, Argia, Susa, Ttu-ttuá, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Gara, Berria, Jakin, Hegats eta beste).

2012ko urriaren 21ean egindako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan legebiltzarkide aukeratu zuten EH Bildu koalizioaren aldetik, koalizioko lehendakarigai moduan aurkeztuta. Legegintzaldi hartan, EH Bildu taldeko bozeramaile moduan jardun zuen, harik eta 2014ko uztailean, arrazoi pertsonalengatik, legebiltzarkide kargua uztea erabaki zuen arte.


Publication by same author

Ecce homo

  / 0
Year: 2006
Hits: 3092
Comments 0
San Bizente ikastola. Calle Fueros, 5 01320 Oion. 945-60 12 06 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.