Patxi Zubizarreta Dorronsoro (Ordizia, Gipuzkoa, 1964ko urtarrilaren 25a) euskal idazle oparoa da, batez ere haur eta gazte literaturan egindako lanengatik nabarmendu dena. Itzultzaile ere bada. Gasteizen bizi da.
Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen 1998an eta 2006an, Haur eta Gazte kategorian.