Biblioteca
Zapirain, Salvador (Ataño)
Salbador Zapirain "Ataño" (Errenteria (Gipuzkoa), 1912ko abuztuaren 5an - Hondarribia (Gipuzkoa), 2000ko urtarrilaren 2a) euskal idazlea, nobelagilea. Bere liburu ospetsuena Txantxangorri kantaria (1979 izan zen; hartatik hartu zuen izengoitia, pertsonai batena.
Joxe Zapirain bertsolariaren semea zen. Bordaxar baserrian jaio zen, Errenterian. Gerra garaian Zapirain familiak egoera gogorrak ezagutu zituen: gerra hasi eta faxistek aita eta bost seme preso hartu zituzten, Salbador tartean. Bi anaia Donostian fusilatu zituzten. Salbadorri heriotz zigorra ezarri zioten baita ere baina, azkenik, zigorra altxatu eta Iruñeko San Kristobal espetxera eraman zuten. Gerra bukatu eta gerro fraide kaputxino egin zen. Lehendabiziko urteak Lekarotzen egin zituen; ondoren Hondarribiko kaputxinoen etxera joan zen. Bertan bere liburu gehienak idatzi zituen.[1]
Publication by same author