Hezkuntza Proiektua

INNOVAMAT

HEZKUNTZA PROIEKTUA

INNOVAMAT

2021/2022 ikasturtetik aurrera, San Bizente Ikastolak punta-puntako proiektu berri bat ezarriko du matematika ikasi eta garatzeko.

Innovamat Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasgelarako matematika-proposamen bat da, eta manipulazio- eta gaitasun-ikaskuntza eskaintzen du.
Kontzeptu matematikoak aurkezten dira, hala nola, zenbaketa, geometria, logika edo estatistika, haurrek pixkanaka deskubri ditzaten, manipulazioz, ulertzeko, finkatzeko eta aplikatzeko.
Innovamat-eko matematikaren didaktikan aditua den taldeak urteak daramatza ikerketa akademikoa eta dibulgazioa eta irakaskuntza-lana uztartzen, bai haur eta lehen hezkuntzako eskolan, bai institutuan, unibertsitatean eta irakasleen prestakuntzan. Azken batean, zaindu nahi dugu haurrek estrategiak gara ditzatela eta uler dezatela matematika erabilgarria dela bizitzako une askotan.

Txanela (Lehen Hezkuntza)

HEZKUNTZA PROIEKTUA

Txanela (Lehen Hezkuntza)

txanela1atxanela proiektua

TXANELA proiektua derrigorrezko lehen hezkuntzako etapa osorako ikasmateriala da, 6tik 12 urtera bitarteko haurrentzat, alegia. Haur Hezkuntzan URTXINTXA proiektuarekin hasitako ibilbidearen jarraipen modura aurkezten da TXANELA. Metodo globalizatua da. Euskara, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera, Lengua Castellana, Ingelesa, Plastika, Artea, Dramatizazioa eta Musika arloak era globalizatuan lantzen dituen materiala da, edukiak lantzeko hainbat motatako euskarriak integratzen dituena.

 

TXANELA PROIEKTUA: ezaugarri orokorrak

Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua

- Gaitasunen garapenean oinarritua

- Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena

- Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen duena

- Aniztasuna errespetatzen duena

- Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua

Euskal Herri osorako egina

- Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen dituena

- Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena

- Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diana

- Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena

Diseinu bateratu eta eraginkorra

- Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua

- Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena

- Irakasleen berrikuntzaren eta trebakuntzaren bultzatzailea

- Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen dítuen proiektua

Zehar lerroak

- Sexu-berdintasunerako hezkuntza eta hezkidetza

- Giza eskubideak, harremanak eta Bake Hezkuntza

- Osasun Hezkuntza

- Kontsumorako Hezkuntza

- Gizarte-komunikabide Hezkuntza

- Bide-Hezkuntza

Irizpide metodologikoak

- Globalizazioa

- Ikuspegi eraikitzailea

- Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintzari buruzko deskribapenekin

- Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideekin

- Gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenekin

HAURTZAINDEGI BAT BAINO GEHIAGO

HEZKUNTZA PROIEKTUA

HAURTZAINDEGI BAT BAINO GEHIAGO

Gure ikasgelek hazkunde-etapa honetan haurrei askatasunean mugitzeko espazioa eskaintzen diete, beren indibidualtasunarekiko errespetuarekin eta garapen naturalean eta heldutasun-prozesuan laguntzeko behar duten dedikazioarekin eta arretarekin; hori guztia gogo biziz eta harriduraz kutsatuz. Gure ikasleekiko konpromisoak hezkide bihurtzen gaitu familiekin batera.

Gure ikasgelek, gainera, giro egokia eskaintzen dute beren sormen ahalmen guztiak hedatzeko; arreta berezia eskaintzen da inguruan duten guztiari, esperientzia sentsorial ugari ematen baitzaie une oro. Ingurunearekin harreman egokia izan dezaten eta inguratzen dituen naturarekin konektatzeko aukerak izateko, material naturalez egindako jostailuak eskeintzen zaizkie eta beraiek bakarrik erabiltzekoa den kanpoko patioan ere denbora pasatzen dute.

EKI (DBH)

HEZKUNTZA PROIEKTUA

EKI (DBH)

HHko HIZAN proiektuari jarraipena emateko, 1.zikloan KIMU proiektua ezarrita daukagu, baita kurtsoen arteko elkarketak. 2.zikloan (LH3 KIMU eta LH4 EKI proiektua) eta 3. zikloan EKI proiektua.

2 proiektu hauen helburuak besteak beste, ezaugarri hauek dituzten pertsonak hezten laguntzea dira: euskaldun eleaniztunak, jakin-mina dutenak, erabaki-hartzaile kritikoak, printzipio etikoak dituztenak, naturarekin eta gizartearekin konprometituak, lankideak eta ekintzaileak.

Proiektu hauek euskal curriculum berriarekin eraldatzen ari dira eta gure ikastola prozesu horretan aurrera doa ere. Berrikuntzen artean, oinarrizko jakintzak lantzen dituzte, konpetentzia espezifikoak ebaluatzeko tresnak eskaintzen dizkigute eta bukatzeko,  funtsezko konpetentziak ebaluatuko dira irakasle guztien artean gure ikasleen irteera profila bermatzeko. Guzti hau, ikastola inklusibo batean, ikasle bakoitzaren egoera kontuan izaten.

Hau da unitate bakoitzeko jarraitzen den prozesua.

2 proiektu hauek aberasteko beste material osagarria erabiltzen dugu:

LEHEN HEZKUNTZA

HEZKUNTZA PROIEKTUAK

LEHEN HEZKUNTZA

hIZAN proiektuaren jarraipena lehen hezkuntzaren 1. zikloan / EKI proiektuaren ezarpena 2. zikloan.

EKI proiektuaren gauzaketa prozesua euskal curriculumaren garapenaren baitan ulertzen dugun prozesua da. Ohikoa den modura, hiru zehaztapen-maila bereizten dira, baina maila horiek zehazteko eran berrikuntza nabariak daude. Berrikuntza horien artean aipa daiteke oinarrizko konpetentziak (metadiziplinarrak eta diziplinarrak) ardatz dituen ikaslearen irteera-profilean eta integrazioaren pedagogian oinarritutako curriculuma dela.

Zehaztapen mailara etorrita, lehenengoan Oinarrizko eta Derrigorrezko Hezkuntza osorako ikaslearen irteera-profil orokorra definitzen da; bigarrenean arloari lotutako ikaslearen irteera-profil espezifikoa definitzen da; amaitzeko, hirugarrenean, ikasturte bakoitzerako gelan aplikatzeko unitate didaktikoak proposatzen dira.

  • Eki Lh

  • Bizan

AGENDA 30

HEZKUNTZA PROIEKTUA

ESKOLA AGENDA 30

2012-2013 ikasturteaz geroztik, SBIkastola Agenda 21en proiektuan murgilduta dago, eta oraintsuago Eskola Agenda 30era bideratu da. Agenda berri hori Nazio Batuen Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da.

Helburu horiek, batez ere, mundu-mailako pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko sortu dira.

Ikasturte honetan, helburu horietan oinarrituz lan egingo dugu eta zazpigarren helburua garatuko dugu: ENERGIA, hau da, pertsona guztiek energia eskuragarria, fidagarria, iraunkorra eta modernoa izango dutela bermatzea.

Gure lanaren ondorioz, ESKOLA JASANGARRIA izendatu gaituzte berriro, eta, bigarren aldiz, hori egiaztatzen duen ziurtagiria berritu dugu.
«Eskola Iraunkorra» ziurtagiriak Eskolako Agenda 2030 programan nabarmendu diren esperientziak goraipatzen ditu; horrela, ikastolaren lana, prozedurak, esperientziak eta, azken batean, hezkuntzaren, parte-hartzearen eta iraunkortasunaren kalitatea onartzen dira.

Ikasturtean zehar, zuen seme-alabekin batera, hausnarketa egiteko aukera paregabea dugu. Egingo diren ekintzak ezagutuko dituzue eta zuen proposamenak ongi etorriak izango dira. Eraikin dezagun etorkin iraunkorra, gure esku dago!

agenda 21

2012-2013. ikasturteaz geroztik Eskola Agenda 21 proiektuan dihardugu. Ikastetxean ohitura jasangarriak bermatzeko hezkuntza-programa da, zeina komunitatearen partaidetzan oinarritzen den.

agenda21
Ingurumen-hezkuntza programa denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia. Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du, kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen duelarik.

Zeintzuk dira ezaugarri nagusiak?

Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira: Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea. Udalerriko garapen iraunkorrean eskua hartzen eta laguntzen duela esan daiteke.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan, 2001. urtetik aurrera, Tokiko Agenda 21 programak hasi ziren garatzen. Egoera horrek eskola eta udalerrien arteko sinergia sortu zuen eta aukera bikaina zabaldu zuen haien ingurumen-programak uztartzeko. Modu horretan hasi zen garatzen, 2003. urtetik aurrera, Eskolako Agenda 21, eta urterik urte gero eta ikastetxe gehiago ari dira parte hartzen. Izan ere, 2007/2008 ikasturtean derrigorrezko hezkuntzako ikastetxeen erdiak baino gehiago aritu dira Eskolako Agenda 21 garatzen.

Oso tresna eraginkorra da Euskal Curriculumaren oinarrizko konpetentziak garatzeko, eta, beraz, XXI. mendeko herritar arduratsu eta konprometituak egiten laguntzeko.

Norentzat da?

Hezkuntza-komunitate osoarentzat.

Irakasleak dira programaren dinamizatzaileak eta curriculumaren egokitzapenaren arduradun nagusiak. Ikasleak benetako protagonistak dira EA21eko fase guztietan. Familiek parte aktiboa dute ikastetxean antolamenduan eta jardueretan arituz eta etxean eredu arduratsuak eskainiz. Irakasleak ez diren langileek, berriz, programaren antolamenduan , diagnostikoan eta kudeaketan parte hartzen dute.

Zeren inguruan lantzen da Eskolako Agenda 21?

Gaiaren garapena hiru ardatz edo esparru hauen inguruan egiten da:
Hezkuntza-komunitatearen partaidetza.

Kudeaketa iraunkorra.

Eskolako curriculum -berrikuntza.

Nola garatzen da?

Bost fase nagusi ditu:

1-Antolamendua eta Planifikazioa: antolamenduaren oinarriak (koordinatzailea, talde sustatzailea...) eta hasierako planifikazioa zehazten dira.

2-Sentsibilizazioa eta motibazioa: behar-beharrezkoa da hezkuntza-komunitatearen partaidetza lortzeko. Egitamu berezi baten bidez egitea komeni da.

3-Diagnostikoa: ikastetxearen hasierako argazkia edukitzeko balio du. Horretarako programaren hiru ardatzak hartzen dira kontuan. Bestalde, udalerriaren egoeraren azterketa egiteko une aproposa da.

4-Ekintza-plana: fase honetan definitzen eta planifikatzen da ikastetxea eta haren inguru hurbila iraunkorrago egiteko ekintzen multzoa. Plana garatzeko hobekuntza-helburuak eta horiek lortzeko ekintzak zehazten dira; gainera, lorpenak neurtzeko adierazle batzuk azaltzen dira.

5-Komunikazioa eta Ebaluazioa: prozesu osoan egiten direnez, eta izaeraz eta ezaugarriz ezberdinak direnez, fase berezia osatzen dute.

Nola komunikatzen da Eskolako Agenda 21?

Komunikazioaren asmoa da Eskolako Agenda 21en ibilbidea eta emaitzak ezagutzera ematea eta hezkuntza-komunitateko kide guztiengana iristea. Fase honetan foroek garrantzia berezia dute:
Eskolen arteko Foroa: udalerri edo eskualde bateko ikastetxeetako ikasleek osatutako organoa; Eskolen Udal Foroak prestatzeko biltzen da (Arabar Errioxako kuadrilak duen egoitzan Maiatzean izan ohi da gurea).

Eskolen Udal Foroa: ikasleek ikasturtean egindako lanaren emaitzak, konpromisoak eta proposamenak tokiko arduradunen aurrean (alkatea, zinegotziak...) aurkezteko topalekua.

HH PROIEKTUAK

HEZKUNTZA PROIEKTUAK

HH PROIEKTUAK

Haur Hezkuntza eskolaratzearen hasiera markatzen duen garaia da, horregaitik gure lan-proposamena erakargarria eta motibagarria da batik bat. Ekintza ezberdinen bitartez gure txikien jakin-mina eta interesa bultzatu nahi dugu. Gure baliabideak horretarako HIZAN proiektuaren eta Konfidantzaren Pedagogiaren eskutik datoz, eta beti ere, etapa osoan zehar haur bakoitzaren eboluzio-garaia kontutan izaten dugularik.

Gure hezkuntza proiektua tarteka adin ezberdinetako haurrak nahastearen aldekoa da. Haur Hezkuntzan haurrek beraien irudia eraikitzen dute eta autonomia eta ekimen pertsonala behar bezala garatzeko ere ekintza ezberdinak burutzen dituzte, beti ere heuren emozioak kontutan hartzen ditugularik. Horrekin guztiarekin, konpetentzietan oinarritutako behar bezalako hezkuntza garatzeko aukera eman nahi zaie.

KEI (Kalitate Egitasmo Integratua)

HEZKUNTZA PROIEKTUA

KEI (Kalitate Egitasmo Integratua)

kei1

KEI, kalitate egitasmo proiektu honetan 2001/02 ikasturtean lanean hasi ginen, EFQM-n aurretik egindako lanari jarraipen zehatzagoa emateko.
Gure asmoa, ikastetxe honetan egiten diren prozesu eta pertsonen lanari ahalik eta etekin handiena ateratzea da. Hau da, egunero egiten dugun esfortzua benetan eraginkorra izan dadila eta ondorengo abantailak izan ditzala:

  • Irakas-jardueraren hobekuntza, hausnarketaren bidez.
  • Funtsezko prozesuen zehaztapen eta plangintza.
  • Ikastolako langile guztien arteko kohesioa eginkizunari, ikuspenari eta balioei dagokionez.
  • Norberaren gaitasun eta balio profesionalaren onespen handiagoa.
  • Ikastetxearen Idearioaren, Hezkuntza Proiektuaren eta eguneroko irakas-jardunaren arteko adostasun maila handiagoa
  • Pertsonengan antzemandako premia eta itxaropenei erantzun profesionalagoa
  • Ikastetxearen prestigio hobea epe labur eta ertainean.
  • Familien asetze maila handiagoa.
  • Familien inplikazio handiagoa.
  • Aurreko guztia lortzeko, hasieran ikastetxeko bizitzaren sei eremuak: erakundea, antolakuntza egitura, elkarbizitza, tutoretza eta orientazioa,curriculuma, familia eta ingurua kalitate adierazleen bidez aztertu eta autoebaluazio kritikoa egin genuen.
  • Hobekuntza arloak behar den bezala jorratzeko, hurrengo lau ikasturterako den plan estrategiko hau diseinatu dugu. Hona hemen Eginkizuna eta Ikuspenak diotena:

Eginkizuna:
Ikastolak euskara nagusi egingo du, bere formakuntza prozesuan komunikazio hizkuntza arrunta bilakatu dadin. Aldi berean, bere eginkizuna irakaskuntza arloa izanik, Hezkuntza, ikaslearen pertsonaren erabateko prestakuntza bezala ulertuko du.
Hori lortzeko langile guztiak, euskal kultura eta hizkuntzaren transmisioa, garapen eta sendarpenaren konpromisoa hartuko dugu. Sendi, ikasle zein irakasleen inplikazioa ikastolaren egitasmoetan bultzatzaile izango da, talde lana, elkarrizketa, tolerantzia eta solidaritatea baloreetan oinarriturik jokaera demokratikoa garatzeko.


Ikuspena:
Ikastola ahaleginduko da guretzako garrantzitsuak diren baloreak, euskalduntasuna barne, eta elkarbizitzarako irizpide eta printzipioak, ikastolan lantzen, ikasleen inguruan, etxeetan, lagunen artean, eragina izan dezaten. Hauek elkar harremanetan eragin positiboa izango dute.
Ikastolak bilakaera demografikoari aurre egiteko ahalmena izan beharko du, gizartearen eskariari erantzuten eta errelebo generazionala kaptatuz.
Hausnarketa eta gogoeta ezinbestekoak izan dira prozesu honetan. Hauei esker gure ikastetxearen alde positibo eta negatiboak eta gure beharrak hobeto ezagutu ditugu. Ondorioz, aurretik aipatutako Eginkizunean eta Ikuspenean markatzen diren ildo estrategikoak jarraituz lau urtetarako Plan Estrategikoa osatu dugu.


Plan hau urtero ikastolako Urteko Planean eta Gestio Planean islatu beharko da eta ikasturte bakoitzaren amaieran ebaluatu eta beharrezko doikuntzak, aldaketak eta gehikuntzak egin beharko dira etengabeko hobekuntzak hala eskatzen duelako.

Hezkuntza Proiektua

HEZKUNTZA PROIEKTUA

HAURREN
HEZKUNTZA (0-6)

  • HE
    0-3

    HAURTZAINDEGI BAT BAINO GEHIAGO

  • HH
    3-6

    Haur Hezkuntzan, gure proiektu propioak Hizan proiektuan eta Konfidantzaren pedagogian datza.

LEHEN
HEZKUNTZA

LH1-2 / LH3-4 / LH 5-6
Ebaluazio Hezigarrian oinarritutako ikaskuntza. Pedagogia honetan oinarritzen dira gure hezkuntza-proiektu guztiak.

5 adar nagusi ditu:

  • Helburuak eta arrakasta irizpideen partekatzea.
  • Ikaskuntza ebidentzien eskuratzea.
  • Feedback formatiboa eskaintza.
  • Ikaskideak baliabide gisa.
  • Ikaslea ikaskuntzaren jabe izatea.

Gehiago irakurri

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

DBH1-2 / DBH3-4
EKI

Ikasmaterialaren berria:
EKI. "E" Euskal Curriculumaren garapenerako material berritzaileak, "K" Konpetentzietan oinarritutako ikasmaterialak, ikaslearen irteera-profila proiektuaren bizkar hezur izanik, eta "I", Integrazioaren pedagogia hautatu dugu.

Gehiago irakurri

  • INNOVAMAT

    2021/2022 ikasturtetik aurrera, San Bizente Ikastolak punta-puntako proiektu berri bat ezarriko du matematika ikasi eta garatzeko.

    Gehiago irakurri

  • AGENDA 30

    2012-2013 ikasturteaz geroztik, SBIkastola Agenda 21en proiektuan murgilduta dago, eta oraintsuago Eskola Agenda 30era bideratu da. Agenda berri hori Nazio Batuen Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da.

    Gehiago irakurri

  • Euskaraz Bizi

    Zer da Euskaraz Bizi Proiektua?

    Es un proyecto surgido dentro del movimiento de las ikastolas, cuyo objetivo principal es fomentar el uso del euskara. Es un proyecto impulsado por Jose Luis Gorostidi, que va tomando forma adecuándose a las diferentes realidades y a los tiempos nuevos.

    Gehiago irakurri

  • KEI
    (Kalitate Egitasmo Integratua)

    KEI, kalitate egitasmo proiektu honetako asmoa, ikastetxe honetan egiten diren prozesu eta pertsonen lanari ahalik eta etekin handiena ateratzea da. Hau da, egunero egiten dugun esfortzua benetan eraginkorra izan dadila

    Gehiago irakurri

  • Hizpro (Hizkuntz proiektua)

    Ikastolan lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean bildu eta, eskola barruko eremu askotarikoan hizkuntzen trataerari koherentzia emango dion tresna da.

    Gehiago irakurri

  • Musika proiektua

    San Bizente ikastolan musika garrantzitsua da hasieratik.

    Proiektu hau etorkizunera begira bideratua dago eta oso baliogarria da ikasleen nortasuna garatzeko.

    Gehiago irakurri

  • Baratza

    2010/2011 ikasturteaz geroztik daramagu aurrera proiektu berri hau: baratze ekologikoa. Aukera ezin hobea da hau gure ikasleek naturarekin harreman zuzena izan dezaten!

    Gehiago irakurri

  • Ostadar (DBH)

    Ostadar Proiektua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapako curriculumaren kudeaketarako diseinaturiko proiektua da.

    Proiektu hau EKI proiektuarekin ordezkatzen ari gara.

    Gehiago irakurri

Euskaraz bizi

HEZKUNTZA PROIEKTUA

Euskaraz bizi

Zer da Euskaraz Bizi Proiektua?

Euskararen normalizaziorako eta honen sustapenerako dagoen proeiktua.

Zer da Euskaraz Bizi Proiektua?
Ikastolan jaioa eta ikastoletan etengabe gorpuzten eta hazten ari den egitasmoa da. Bere helburu garrantzitsuena euskararen erabilpena bultzatzea da. Jose Luis Gorostidik jarri zuen abian, eta geroztik, osotzen eta egokitzen doa errealitate eta egoera berrietara.


Zein helburu dauzka?

  • Ikasleak euskal hiztun bilakatzea.
  • Euskara noiznahi eta nonahi erabilia izan dadin euskararentzat erabilera esparruak irabaztea, eta euskaraz bizitzeko aukera eragingarriak sortzea: jolasaldiak, jantokia, eskolaz kanpoko ekintzak, etab.
  • Euskararen erabilera sustatzeko estrategiak aplikatzea: hizkuntza jokabideak sendotzeko edo eraldatzeko estrategiak denok erabili ditzagun bultzatuz.

Zer lortu nahi dugu?
Oinarrizkoa deritzogu haurrengan euskararenganako identifikazio baikorra eta motibazioa sortzeari, beraz, ezinbesteko helburua dugu ikasleak pozik eta identifikaturik egotea, ikastolan, irakasle eta ikaskideekin, lankidetza eta elkartasunean. Hortaz, planteatzen ditugun ekintzak atseginak eta interesgarriak izan dakizkiela garrantzitsuena da. Ez dugu gure ikasleek euskara arlo akademikoarekin soilik lotzerik nahi, erregistro formaletik harago joanez, ahalik eta testuinguru esanguratsuenak eskaini nahi dizkiegu. Arlo ludikoari eta harremanetarako euskarari arreta berezia eskaini nahi diogu.
Zer motatako ekintzak egiten ditugu?
Argitxorekiko identifikazioa, euskal kulturarekin lotura dituztenak (Olentzero, Agate Deuna, euskal inauteriak), herri euskaldunetan egiten ditugun egonaldiak, Euskal Astea, , inauterietako jaialdia, ikasturte bukaerako jaia, Euskararen Nazioarteko Egunerako ekintza bereziak, euskara sustatzen dituzten ekitaldietan parte hartu eta unitate didaktikoak landu, etab.
JAIAK ETA OSPAKIZUNAK
Ikastolan ospatu eta antolatzen diren jaiek, ikasleen formazio prozesuaren osagarri izanik, ikasle, ikasle ohi, guraso, guraso ohi, herritar eta ikasle-irakasleen parte hartzea bultzatuz euskal kulturaren aberastasuna ezagutarazi eta zabaltzea dute helburu.
Euskaraz Bizi taldeak kudeaturik hauek dira, ikastolan antolatu eta ospatzen diren jaialdiak:
EUSKARAREN EGUNA. Abenduak 2 (ofizialki 3 da)
OLENTZERO. Abenduak 22
SANTA AGEDA BEZPERA. Otsailak3 (berez 4a da)
IHAUTERIAK (otsailak 28)
IKASTOLINPIADAK ( maiatza aldean)
EKAINEKO JAIALDIAK ( ekainaren 22an)

Hizpro (Hizkuntz proiektua)

HEZKUNTZA PROIEKTUA

Hizpro (Hizkuntz proiektua)

eleaniztasun proiektua

Ikastolan lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean bildu eta, eskola barruko eremu askotarikoan hizkuntzen trataerari koherentzia emango dion tresna da.

Ikastolen Elkarteak ekoiztutako Ikastolen Hizkuntz Proiektu osoa zuen esku jartzen dugu eta horrekin erantsitako gainontzeko dokumentu guztiak.

Hau guztia zertaz doan hobeto ulertzeko, horra hor proiektuaren sarreran aipatzen dena:

 XXI. mendearen lehen hamarkada hauetan, heziketa-lana tokian tokiko eta garaian garaiko testuinguruan ongi kokatu nahi duen eskolak bere planteamenduak eguneratu behar ditu, gizartean gertatzen ari diren aldaketa sakonei era eraginkorrean erantzun nahi badie.

Aldaketa horien artean, hizkuntzarekin zerikusia duten prozesuek berebiziko garrantzia hartzen dute ikastolontzat eta euskal eskolarentzat, oro har.

Euskararen indarberritzea dugu ardura nagusi, eta, horrekin uztartuz, globalizazioaren gizarte eleaniztunean bizitzeko prestatu behar ditugu etorkizuneko euskal herritarrak. Horrenbestez, euskaran eta euskalduntasunean ardaztutako hezkuntza eleaniztunerako eredua garatu behar dugu.

Bide horretan, 2000. urtean ikastola-sareak tresna berri baten beharra ikusi zuen; hain zuzen ere, ordura arte hizkuntzen inguruan sortutako proiektu guztiak uztartuko zituen tresna bat, eta hizkuntza guztien tratamenduari koherentzia emango ziona eskola barruko eremu askotarikoetan. Tresna horri Hizkuntz Proiektua deitu zitzaion, eta haren markoa garatzeko hainbat eremutako adituen talde teknikoa izendatu zen. Behin marko hori idatzita (Ikastolen Hizkuntz Proiektua definitzen, 2002) Ikastola bakoitzak bere Hizkuntz Proiektua garatu zezan saio pilotua martxan jarri zen hainbat ikastolarekin: ingurune soziolinguistiko eta tamaina desberdinetakoekin, eta hizkuntzak eskuratzeko edo erabilera indartzeko egitasmoetan eskarmentu desberdina zuten ikastolekin. Urtez urte egitasmoarekin bat egiten joan dira ikastolak, eta 2008an hogeita hamasei ikastolako taldea izatera iritsi da. Hemen eskaintzen den liburu hau da hasierako taldearen hausnarketari esker, eta ikastola aitzindarien lanari esker, garatu den ibilbidearen emaitza.

Dokumentu hau idazten ari garen unean, ikastolen kolektiboa XXI. mendearen eskakizunetara egokitutako “Ikastola-eredua” definitzeko prozesuan dago1. Hau da, ikastola guztiak batzen gaituzten oinarrizko hezkuntza eta eraketa-ezaugarri komunak erabakitzen ari gara. Erabaki horien artean, ezinbestean, zera dago: ikastola guztiek gutxienez bete beharreko oinarrizko hizkuntz plangintza. Alabaina, eskuartean duzun liburua gutxieneko plangintza hori baino haratago doa; esan bezala, 90eko hamarkadatik aurrera Ikastolen Elkartea garatzen eta bultzatzen ari den euskaran ardaztutako eleaniztasunerako proposamen osatua biltzen du liburuak, eta hori aholkatzen zaie ikastolei helmuga gisa.

Egitasmo honen emaitza gizarteratzeko garaian, hau da, Ikastolen Hizkuntz Proiektua argitaratzerakoan, bi ataletan bereizi da liburua: lehenengoa, Ikastolen Hizkuntz Proiektuaren erreferentzia-markoa deritzona; bigarrena, Hizkuntz Proiektua garatzeko gida izeneko atala, eranskin bilduma zabal batekin batera eskaintzen dena.

Ikastolen Hizkuntz Proiektuaren erreferentziamarkoa atalean, izenburuak dioen bezala, Ikastolen Hizkuntz Proiektuaren erreferentzia-eredua eskaini nahi da. Hau da, Hizkuntz Proiektuaren kontzeptua bera azaltzeaz gain, ikastolok Hizkuntz Proiektua garatzeko ardatz gisa hartu ditugun oinarri teorikoak aipatzen dira. Oinarri horiek, izan ere, ikastola gisa definitzen gaituzten ezaugarri bereizgarrien araberakoak dira.

Bigarren atalak, Hizkuntz Proiektua garatzeko gida izenekoak, erreferentziamarko horren zehaztapen praktikoa izan nahi du. Jarraibide zehatzak eskaintzen ditu ikastola bakoitzak, bere testuinguruari eta ezaugarri bereziei erantzunez, bere Hizkuntz Proiektua sor dezan.

Liburu honen erabilera malgua izan daiteke, irakurlearen helburuaren baitan atal batetik edo bestetik hasteko; atal batera edo bestera bakarrik jotzeko aukera ere badago. Hartzaile bakoitzaren beharrei erantzungo dion malgutasun hori ahalbideratzeko, Hizkuntz Proiektua garatzeko gida izeneko atal praktikoaren esparru bakoitzak lotura zuzena izango du marko teorikoan dagokion azalpenarekin; horrela, bakoitzak bere interesen arabera jasoko ditu erreferentzia teorikoak.

Eleanitz

Eleanitz

Europan bizitzeko eta bertan integratzeko, euskaraz eta gaztelaniaz aparte, euskaldunok beste europar hizkuntzak menderatzea beharrezkoa dela uste dugu.

Baratza

HEZKUNTZA PROIEKTUA

Baratza

 bara 650x200

2010/2011 ikasturteaz geroztik daramagu aurrera proiektu berri hau: baratze ekologikoa. Aukera ezin hobea da hau gure ikasleek naturarekin harreman zuzena izan dezaten!

Helburuak:

  • Ikasleen eta naturaren arteko harremana sendotu eguraldiaren fenomeno atmosferikoak jarraituz eta landareen prozesua hazietatik fruituraino biziz.
  • Elikadura eta kontsumoaren inguruko hausnarketak bideratu
  • Zaborren kudeaketa aztertu. Zabor biologikoa konpostatzen ikasi.
  • Errespontsabilitatea eta elkarlana bideratu.
  • Sortutako arazoen konponketa bideratu, ikasleei erantsukizuna emanten eta ondorioak aztertzen.
  • Kuriotsitatea, patzientzia eta tolerantzia garatu.
  • Baratza ekologiko izatearen eta inguruarekiko errespetuaren garrantzia azaldu
  • Gure zonaldeko haziak ikertu, bildu, kontserbatu, bikoiztu eta zabaldu.
  • Ondo pasa. Ikastolan ondo pasatzeko esparru bat sortu.

bara 1

 

bara 3

Ekintzak:

 

  • Negutegia montatu:
    • saio 1
    • DBH 4- tekno saioa
  • Hazitegia prestatu:
    • saio 1
    • DBH 4- tekno saioa
  • Albeolo bandejak prestatu sustratoarekin
    • Haziak prestatu (taldeak egin)
  • Txarteltxoak prestatu
    • Gorriko geletan banatu (DBH 4)
  • Germinazioa:
    • Atenzio jarraia 2-3 asteetan
    • HH eta LHko gelak
    • Egunero ureztatu eta fitxa bat bete gertatutakoarekin
  • Negutegia berotzeko sistema
    • saio 1
    • DBH 4ko tekno saioa
    • Prestatu sistema bat termostato batekin negutegia berotzeko gauetan
  • Hazitegia negutegira pasa:
    • saio 1
    • DBH 4ko tekno saioa
  • Negutegia ureztatu:
    • egunero talde desberdin bat
    • txandak antolatu: David
  • Konposteraren azalpena
    • saio 1
    • DBH 3 natura saioa
    • konpostajearen inguruko aurkezpen bat prestatu eta ikastola gorriko geletan azaldu
    • txandak antolatu
  • Konpostera zaindu
    • kurtsoan zehar txandaka

 

Denboralizazioa:

denboralizazioa

 Estekak:

 

Musika proiektua

HEZKUNTZA PROIEKTUA

Musika proiektua

Musika proiekturako

San Bizente ikastolan musika garrantzitsua da hasieratik. Proiektu hau etorkizunera begira bideratua dago eta oso baliogarria da ikasleen nortasuna garatzeko.

Haur hezkuntzan erritmo ezberdinak lantzen dira, oinarrizko musika irudiak identifikatzen dira eta perkusio txikiko musika tresnekin praktikatzen da. Metodologia hau "TUTTI DA CAPO" musika materialarekin lantzen da.

Lehen hezkuntzan, "TXANELA MUSIKA"proiektuak oinarritzen gara. Gainera, eta modu osagarrian, sailtasun ezberdineko partiturak erabiltzen ditugu ikasleen motibazioa eta ikasnahia sustatzeko. Horretaz gain, teknologia berriak erabiltzen ditugu egungo kantak eta doinuak zuzenean interpretatzeko eta grabatzeko. Haur txikiekin arbela digitala oso erabilgarria izaten ohi da hainbat musika web-orrialdeak lantzeko.

Derrigorrezko bigarren hezkuntzak musika proiektu hau ixten du. Musika historian zehar lantzen da teorikoki, eta arlo praktikoa ez da baztertzen, kontrakoa, jaraipena ematen zaio eta gure ikasleak gai dira autonomikoki partiturak irakurtzen eta interpretatzen hainbat musika tresnekin.

Ostadar (DBH)

HEZKUNTZA PROIEKTUA

Ostadar (DBH)

ostadar

Ostadar Proiektua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapako curriculumaren kudeaketarako diseinaturiko proiektua da. Ikasleentzako eta irakasleentzako hainbat ikasmaterialek osatzen dute euskarri desberdinetan: paper euskarrian, ikus-entzunezkoak, multimedia eta baita internet bitartezkoak ere.

Hauek dira ikastolan lantzen ditugun arloak: Euskara, Gizarte zientziak, Lengua y Literatura eta Natur zientziak.

Proiektu hau EKI proiektuarekin ordezkatzen ari gara.

IKT proiektua

HEZKUNTZA PROIEKTUA

IKT proiektua

gnu-linux 650x200

Dakizuenez ikastolan garrantzi handia ematen diogu teknologi berriei, hauek baitira munduarekin konektatzen gaituzten tresnak.
Laburbilduz hau da orain arte egin dugun bidea teknologien inguruan:ç


1.- Ikastolako bloga: www.sanbizenteikastola.org
Egun, ikastolan ezinbestekoa iruditzen zaigun tresna, gure
blog-a da. Familia eta eskolaren arteko harremanak, birtualak badira ere, era bizi eta sortzailean izan daitezen.
Familiak, eskolak eta ikasleek osatzen duten hezkuntza komunitate baten errealitatea da bloga.
Komunikazio tresna honek duen alderik indartsuena hauxe da: zentroaren inplikazioa. Denok hartzen dugu parte blogean, gurea baita, bakoitzak bere eran ahalik eta osotasun handiena transmititu nahian. Gainera, bere formatu bisualak, ikasleak egunero mugitzen diren ingurumena hobeto ezagutzera laguntzen du.

2.- ikastolako Web gunea: www.sanbizenteikastola.eus

Bertan topatu dezakezue ikastolaren informazio erabilgarriena

3.- Irakasleen blogak:
Dagoeneko hamahiru irakaslek bere blog propioa argitaratzen dute, bertan klasean egindako lana, azterketen datak, lanen epeak, egunerokotasunaren irudiak eskuratu ditzakezue, eta nola ez, parte hartu iruzkinen bidez.

4.- Software askearen aldeko apostua
Gure ikastolak software librearen aldeko apustua egin zuen 2008an. Urrats hori emateko arrazoi nagusiak hauek izan dira:


• Software askea hezitzailea da.
• Software askea eraikitzailea da.
• Software askea etikoa da.
• Software askea legala da.
• Software askea anitza da.
• Software askea merkea da.


Dagoeneko, gure ikastolako ordenagailu guztiek Ubuntu izeneko sistema eragile askea dute eta horietan instalatuta dagoen software gehiena lehendik ezagutu dute gure ikasleek.

5.- Txanela globalizatua LH 5, LH 6
Kurtso hauetan IKTak erabat txertatuta daude eguneroko dinamikan, kanoia eta ekipoak erabiliz horretarako.

6.- LH 5, LH 6 eta DBH osoan ikasleen erregistro digitala.
Ikasleen asistentzia, jarrera, etxerako lanak... informazio guzti hau erregistro digital batean jartzen dugu eta urtarriletik aurrera gurasoak eskuragarri izango dute, hau da, inzidentzia bat dagoenean, automatikoki gertatutakoaren berri izango dute beraien e-postan.

7.- Ikastolako gestiorako intraneta.

8.- Irakasleen formakuntza: blogen hedapena, picassa, egutegien kudeaketa, intraneta,...

San Bizente ikastola. Calle Fueros, 5 01320 Oion. 945-60 12 06 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.